XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Susmoek aparteko garrantzia dute, ikerketa-bide posibleak ahalbidetzen dituztelako.

Orain nirearen aurkako iritziak kontuan hartuko ditut:

1. Objekzio teologikoa. Pentsamendua gizakiaren arima hilezkorraren funtzioa da. Jainkoak arima hilezkorrez hornitu ditu nola gizonezkoak hala emakumezkoak.

Beraz, ez animaliek ez makinek ahal dute pentsatu Agian kontsiderazio heretikoa da. Santo Tomas Akinokoak dio Summa Theologica-n Jainkoak ezin duela gizaki bat arimarik gabe egin, Bertrand Russel-ek aipatua A History of Western Philosophy (Simon and Schuster, New York, 1945, 458 or.). Baina hau ez litzateke bere ahalmenaren benetako limitazioa, baizik eta gizakiaren arima hilezkorra eta, beraz, suntsigaitza izatearen ondorio hutsa.

Nik neuk erabat arbuiatzen ditut ideia hauek, baina termino teologikoetan gezurtatzen saiatuko naiz. Arrazoibidea konbentzigarriagoa izango litzateke animaliak gizakiarekin batera sailkatuko balira, nire ustetan diferentzia handiagoa baitago benetan biziduna eta ez-bizidunaren artean gizakia eta animalien artean baino.

Iritzi ortodoxoaren izaera arbitrarioa oraindik ere nabarmenagoa da beste erlijioetako sinestunen iritzia kontuan hartzen badugu. Nola dakusa kristautasunak emakumeak arimarik ez duela dioen musulmanen dogma? Baina utz dezagun hau eta hel diezaiogun hasierako arazoari.

Uste dut aipatu argumentuak Ahalorotakoaren ahalguztiduntasuna era larrian murrizten duela. Honela onartu egiten da Bera ez dela gauza batzuk burutzeko gai, bat biren berdina izatea alegia, baina dudatan jarri behar al dugu elefante bati arima intsuflatzeko bere libertatea, ongi balerizkio? Espero izatekoa da ahalmen hori erabiltzeko nahitaez elefanteari garun hobe bat hornitu beharko liokeela, arima horren beharrak beteko lituzkeena.